Quantcast
Channel: Azpitituluak euskaraz
Viewing all 557 articles
Browse latest View live

Andrei Tarkovski: bilaketa baten heptalogia

$
0
0
"Erlijioa, filosofia eta artea - munduak atseden hartzeko erabiltzen dituen hiru zutabeak - infinitoaren ideia laburtzeko asmatuak izan ziren". Andrei Tarkovski (1932-1986) Errusiar zuzendari honen filmak mistizismoak hartuta badirudite ere, sortzen duten dardara erreala da. Gauza arruntenekin ere liluratzeko arrazoiak aurkitzen zituen gizona zen Andrei: poesia, filosofia, teologia, historia, Biblia, Lao-Tse... Baina ez gaitezen ikaratu, gertakari sinestezinei ere azalpen zentzudun bat ematen die, eta lortzeko kultura eta metafisika nahasteko teknika bat sortu zuen. Tarkok ez zuen lokatzik ikusten, lurra eta uraren arteko nahasketa baizik. Itzul gaitezen errealitatera, ze 7 film hauek, globalean, istorio bakar bat da kontatu nahi digutena: haurtzaroa, aitaren desagerpena, hezitzea, amaren babesa, gizonak bidean eta, eta... Bidaian dabiltzan monje, kosmonauta, abenturazale eta sekretuz betetako mundu bat. Dena izan daiteke Hasiera bat Tarkorengan: ekintzak, hitzak eta isiltasuna. Nahiz eta guk ikusi ez, gertakari guztien azalpena hor, kompromezu ero baten erronkari aurre egiten. Baina ongi uler dezagun "eromen" hau, ze askatasuna aurkitu nahi duten horien ekintzetan datza. Honela ikus dezakegu zuzendari honen obra, mindutako errebelde baten filmografia bezala. Bere bilaketen norabidea marraztu zuten 7 filmak errealitatez jantzita daude, hiruki baten barnean borrokan dagoen errealitatea: gizabanakoa, mundua eta denbora. Teilapetutako gurutzeak gustoko? Aurrera pausoa. Ivanovo detstvo (Ivanen Haurtzaroa) (1962) Errusiara iritsi zen lehendabiziko Urrezko Lehoiaren irabazlea. Alemaniarrek bere familiarekin bukatu eta gero, armada gorriarendako lan egiten hasten da. Bigarren Mundu Gerran gizon heldu baten papera egitera behartutako 12 urteko mutil baten historioa. Andrei Rublev (1966) Mosfilmek Erdi-Aroko fraide honen istorioa filmatzeko baimena eman zuen eta baita finantziazioa ipini ere. Agintariek eszenak moztu eta elkarrizketak aldatzeko eskatu zioten, noski. Andreirengan oso kritika gogorrak erori ziren bai Sobiet Batasunean, bai zinemaldi internazionaletan, eta estreinaldia bertan behera geratu zen. Solaris (1972) Sei urte pasa behar izan ziren, Errusiaren historiarekin zerikusirik ez duen filma, filmatzeko baimena lortu zuen harte. Zientzialari bat galdutako planeta baten estaziora bidaltzen dute, misioan. Urpetutako planeta honetan mediku baten heriotza ikertu behar du, baina oso bizirik dagoen Ozeano eskuzabal eta doilorrak, bere barnean ezkutaturik dituen zalantza, arazo eta minak kanpora aterako dizkio. Zerkalo (1975) Tarkovskiren lehen dibortzioa eta seme baten jaiotza bitartean egon zirela filmatu zuen hurrengoa. "Zerkalo" edo Ispilua: erabaki latz askoren emaitzak daude ispilu horretan. Sinopsia: Aleksei, bere emaztearekin, beraien egoera eta urruntze baten arrazoiei buruz... Eta tartean XX. mendeko gertakari garrantzitsuenak, izatearen oroitzapen eta sentimenduak. Stalker (1979) Stalkerren, gure filmik gogokoenean, etorkizuna eta familiaren hausnarketa bat oparitzen digu bi gizonezkoren bidaia Gunean zehar, haien desirak bete ditzaken Logelaren bila, Stalkerrek gidatuta. Nork ukituriko lurra da hau? Zer gertatu da hemen? Gunea bada. Gaua aurkitu behar duzue Gunean zuen burua aurkitzeko. Nostalghia (1983) Film honetarako "Tempo di viaggio" bat pasatu zuen Italian, itzuli nahi baina noiz egingo duen ez dakien poeta baten bidaia filmatzeko. Andrei Goreakov, poeta errusiarra, eta Eugenia, Italia zeharkatzen dute XVI. mendeko musikari baten bizitza ikertzekotan. Domeniko eroarekin topo egiten dute eta Jaiotza, espirituaren haragitzea eta erbesteratze baten bilaketa erakutsiko digute. Offret (1986) Eta, azkenik, Sakrifizioa, bere azken filma, aste honetan bertan euskaraturik igo duguna hona. Tarkovskiren biografiaren zati asko daude film hauetan, jasan zituen zailtasun guztien isla. Andrei zentsuraren helbururik gogokoena izan zen, lan asko egin behar izan zuen bere proiektuak aurrera eramateko bidean burua galdu gabe, literalki askotan. Parisen erbesteratuta bukatu zituen bere egunak, 1986eko abenduan, baina bere egin zuen Dostoievskiren gizon errusiar horren, oso errusiarraren, ideala: gizona orojakituna izatera ailegatzen da besteen larruan sartzen. Gainera, badirudi 2016an ere Tarkoren oihartzuna eta liluramendua sortzeko gaitasuna hortik dabilela... Omenaldia edo inkontzienteki kutsatutako Inarritu baten obra? Zuen zerbitzura, Tarkovskiano bat.

Sarusuberi (Miss Hokusai) 2015

$
0
0
Katsushika Hokusai Japoniako historiako artista ezagunena da, eta 19. mendearen hasieran ekoiztu zituen bere lana ezagunak, orduan Edo zeritzon hirian (gaur Tokyo). Baina film honetan ez da bera protagonista bakarra, bere alaba O-Ei (artista hau ere) baita istorioaren ardatza. Filma mazioartean Miss Hokusai edo Andereño Hokusai izendatu izan den arren, manga eta pelikularen jatorrizko izena Sarusuberi da. Lore hau (Lagerstroemia indica), denboraldi bakoitzean, behin baino gehiago loratu eta erortzen da jarraian. Nolabait sormen etengabearen metafora adierazten du, Hokusai margolariaren sorkuntza, kasu honetan. Zuzendaria: Keiichi Hara. Gidoia: Miho Maruo. Ahotsak: Kumiko Aso, Gaku Hamada, Kengo Kora. Jatorrizko manga komikia: Hinako Sugiura. Generoa: Anime, animazio japoniarra. Imdb Bi aukera doaz erantsita. Bat bertsio honetarako da: Miss Hokusai Movie (2015) Sub Dual Audio (Jp and Fr)[MovingLines][480p] Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Ekialdeko film izenburuen kontua

$
0
0
Azpidatzien webgune honetan, munduko beste batzuetan bezala, ohitura da filmen izenburu originala, jatorrizko hizkuntzan, adieraztea (aurkibiderako, sarrerak identifikatzeko...). Horregatik The Shawshank Redemption eta ez Euskal Herriko aretoetan izan zituen izenburuak (nahiz eta fitxan horiek agertu daitezkeen, informazio praktikoa baita). Kontua da, Ekialde Urruneko filmekin ez dela beti horrela jokatzen. Eta egiten dugu, ba... batzuetan honela, besteztuetan bestela. Baina oro har, araurik ez badago ere, horrela egin izan dute boluntarioek eta administratzaileak: Jatorrizkoa erromanizatua (berri samarra den hau bezala, zeinak bide batez jatorrizkoan alfabeto nahasketa ere bazuen: Umimachi Diary). Eta batzuetan, parentesi artean gehituta, euskarazko edo nazioarteko/ingelesezko forma: Tian Zhu Ding (A Touch of Sin) Keimusho no naka (Doing Time) Kaze Tachinu (Haizea harrotu da) Kasu jakin batzuetan nazioartean (edo gure artean) ezaguna egin den formarekin bakarrik ere agertu izan dira: The Assassin Totoro Ponyo Bitxia izaten da kasu hauetan nola sarritan ingelesezko/nazioarteko itzulpenak apenas duen zerikusirik jatorrizkoarekin. Esate baterako, Kim Ki-Duk-en Hiru-Burdina ezaguna (3-Iron), jatorriz Bin Jip da koreeraz eta esan nahi du Etxe Hutsa. Golfeko makilak ageri dira filmean, bai, baina oinarri-oinarrian ezezagunen etxe hutsetan sartzen den tipo baten abenturak kontatzen ditu filmak !!!

Hrutar 2015

$
0
0
Islandiako haran apartatu batean, bi anaia artzain, elkarrekin haserre duela hamarkada batzuk, eta biak beren artaldeez oso harro. Izenburuko ahariak (Hrútar), beraz, ageri dira filmean literalki, baina benetan topeka egiten dutenak bi anaiak dira. Cannes 2015ean Un Certain Regard sariaren irabazlea eta 2015eko Donibane Lohizuneko Zuzendari Gazteen Zinemaldian zuzendari onenaren Xistera saria irabazi zuen. Zuzendari eta gidoilaria: Grímur Hákonarson. Aktoreak: Sigurður Sigurjónsson, Theodór Júlíusson, Charlotte Bøvin, Jon Benonysson, Gunnar Jónsson. Herrialdea: Islandia. Hizkuntza: islandiera. Izenburua: Hrútar (is), Rams (en), Rams, el valle de los carneros (es), Béliers (fr), Ahariak (eu). Estekak: Wikipedia (eu) | Rotten tomatoes Bertsio honetarako: Hrútar aka Rams Sonata Premiere Pertsonalki, genealogiaz edo sentimentalki euskal baserriarekin loturarik baduzu, gertukoak sentituko dituzu film honetako pasarte batzuk. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Vals Im Bashir 2008

$
0
0
Gerra-dokumentala da hau, animatua, eta bertan kontatzen da, estilo indartsuarekin, zelan Ari Folman zine zuzendari israeldarra hasten den soldadutzako lagunak elkarrizketatzen, galdu egin du-eta memoria, 1982an Libanoko gerran ibili zenekoa Israelgo Armadarekin, bereziki Sabra eta Shatila errefuxiatu guneen inguruan. Izendatu zuten ingelesez besteko film onenenaren sarirako oscarretan. Orobat, Golden Globe eta Cesar sariak irabazi zituen. Zuzendaria: Ari Folman. Gidoilaria: Ari Folman. Aktoreak: Ari Folman, Ron Ben-Yishai, eta Ronny Dayag. Herrialdea: Israel. Hizkuntza: hebraiera. Estekak: Wikipedia | IMDb Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta: Waltz.With.Bashir.2008.720p.BluRay.x264-CiNEFiLE[PublicHD] (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Le Jour où Dieu est parti en voyage 2009

$
0
0
Filma Ruandan girotua dago, 1994ko genozidioaren garaian. 800.000tik milioi bat bitartera lagun hil zituzten garai hartan. Biktima gehienak tutsiak ziren, tutsi izate hutsagatik hilak. Filmaren ikuspegia, europar batzuen etxean neskame dagoen emakumezko tutsi baten begietatik filmatua dago. Europarren etxean ezkutatuta, salbu dago emakumea, baina handik bere sorterrira joatea erabakitzen du, seme-alaben bila. Bidean doala, genozidioaren egiaz jabetuko da protagonista. Zuzendari eta gidoilaria: Philippe Van Leeuw. Aktoreak: Ruth Nirere, Afazali Dewaele. Ekoizpeneko herrialdeak: Frantzia, Belgika. Hizkuntzak: Frantsesa, Kinyarwanda. Estekak: Allocine | Le Monde Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin: Le.jour.ou.dieu.est.parti.2009.DVDRip.XviD.5rFF The Day God Walked Away 2009 DVDRip XviD Azpititulu hauek agertu ziren Filmazpit webgunean. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Jokoen euskaratzea

$
0
0
Webgune honen hastapenetan, erabiltzaile batek saiakera bat egin zuen: bideojoko baten itzulpenarekin saiatu, eta haren fitxategiak kargatu zituen hona. Kontu hark ez zuen jarraipenik izan, eta webgune honen zuzendaritza ere filme azpidatzien euskaratzean zentratu izan da beti. Baina, hara, beste ekimen bat ere sortu zen duela parte bat urte, Game Erauntsia: bideojokoen zaletu euskaldunen txokoa. Eta komunitate horretan, jokoak itzuli daitezkeelako kezkarekin, horri ekin diote, eta atal bat ireki dute. Game Erauntsikoei jakinarazi genien geurean zegoen ale horren berri, eta konprobatu dute ibili badabilela, euskaraketa partziala den arren: Star Wars Knights of the Old Republic da jokoa. Jokoak itzultzea oso desberdina da filmak euskaratzetik. Joko askotan testu-bidezko instrukzio eta mezuak agertzen dira, eta horietan egin daiteke euskaratze eraginkorrena, baina plataforma eta teknologia oso desberdinak daude: ez dago SRT bezalako formatu erraz eta erabilgarri bat. Gainera, euskaratzeko aukerak, joko zaharkitu samarretara mugatuta daude oraingoz. Hala ere, Game Erauntsikoak egiten hasi direna ere inportantea da. Gure albo-zutabetik esteka zuzena egin diegu beraien joko itzulien atalari. Dozenerdi oraingoz, baina hemen ere horrela hasi ginen, banan-banan. Animo Game Erauntsia!

Riff-Raff 1990

$
0
0
Stevie Londres hirira iritsi berria den eskoziar gizon gazte bat da, eta eraikuntzan topatuko du lana. Etxebizitzarik ez duela jakitean, lankide berriek squatter edo okupa etxea topatzen lagunduko diote. Halako batean, Steviek Susan ezagutzen du, aktore eta abeslaria izan nahi duen irlandar emakume gaztea. Ezustekabeko topaketa honek bien arteko maitasun harreman gazi-gozoari hasiera emango dio. Ken Loach-en begirada sozial ezkertiarra, Ingalaterrako klase langilearen gainean. Zuzendaria: Ken Loach. Gidoia: Bill Jesse. Aktoreak: Robert Carlyle, Emer McCourt, Ricky Tomlinson, Jim Coleman. Estekak: Wikipedia | Imdb Azpitituluen bi aukera doaz itsatsita. Yify izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin: Riff-Raff (1991) 1080p BrRip x264 - YIFY Riff.Raff.1991.720p.BluRay.x264.YIFY Riff.Raff.1991.1080p.BluRay.x264-PHOBOS Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

X.A.ren "300" haietatik deskontatzen

$
0
0
Film honek 62 jaitsiera baditu igo eta berehala, ez da truko bat, baizik eta lehendik zegoen film baten lekua hartu duelako, kasu honetan Ken Loach-en beste film bat, X.A.ren azpidatzi okerren zerrendatik hartua. Duela hilabete batzuk, X.A.ren azpidatzi okerrak katalogo nagusitik kendu genituen, baina fitxategiak ez genituen ezabatu. "300ak", bere balio arkeologikoagatik edo, hortxe utzi genituen. Motibo tekniko esoterikoak ere badaude filmak ez kentzeko: URL horiek ezabatzeak arazo teknikoak ekarriko lituzke. Nolanahi ere, pixkanaka, batzuk bederen ordezkatu egin ditugu bertsio hobeekin (adibidez hau), beste kasu batzuetan zuzenketa oinarrizkoak egingo ditugu fitxategian (honetan adbidez), eta, azkenik, X.A.ren film zaharrak beste desberdin batzuekin ere ordezkatuko ditugu, gaurko hau bezala, URL-a gordez, zuzendari, protagonista edo izenburu kointzidentziarik baldin badago bereziki.

Re: Hwanghae (The Yellow Sea)

$
0
0
Beste sinkronizazio bat egin diot akziozko film honi, eta bidea batez testua zuzendu dut: The Yellow Sea 2010 BRRip 720p x264 Korean ESubs - PRiSTiNE

Hwanghae (The Yellow Sea) 2010

$
0
0
Txinan, Ipar Korearekin mugan, gutxiengo korearra bizi den eskualdean, txirorasuna da nagusi, eta Hego Korean lan egitea (legalki edo ahal bezala) da askoren itxaropena. Inguru horretan, Gu-nam taxistak zorra du gaizkile batzuekin, eta hilketa bat egitera behartu nahi dute: horretarako bidaltzen dute untziz Hego Koreara, Itsaso Horia zeharkatuz, legez kanpko beste etorkin batzuekin. Gizonak, gainera, Hego Korean desagertua dagoen bere emaztea aurkitu nahi du. Zuzendari eta gidoilaria: Hong-jin Na. Aktoreak: Ha Jung-Woo, Cho Seong-Ha, Kim Yun-Seok). Izenburua: Hwanghae (kr), The Yellow Sea (en). Herrialdea: Hego Korea. Hizkuntza: koreera. Estekak: Rotten tomatoes | Thriller korearrak (Gaizka Izagirreren analisian film hau aipatzen da bestea beste). Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin: The Yellow Sea 2010 BRRip 720p x264 Korean ESubs - PRiSTiNE Azpititulu hauen bertsio zaharrago oker bat zuzendu zuen Ekialdek 2016ko ekainean. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Yajû no seishun (Piztiaren gaztaroa) 1963

$
0
0
Seijun Suzuki ez da oso ezaguna. Zuzendari bitxi eta interesgarri honek ez zuen bere garaian arrakasta handirik izan. Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Quentin Tarantino bezalako zuzendariengan izan duen eragina. Bere ibilbide luzean 54 pelikula zuzendu ditu. "Yaju no seishun" (Youth of the beast) film poliziakoa da eta bertan bere obran ohikoak diren gaiak jorratzen dira; hilketa, iruzurra, yakuza, droga, saldukeria, prostituzioa... Nabarmentzekoa da ere pelikulak duen estetika erakargarria. Zuzendaria: Seijun Suzuki. Gidoilariak: Ichiro Ikeda eta Tadaaki Yamazaki. Aktoreak: Jo Shishido, Misako Watanabe, Tamio Kawachi, Minako Katsuki. Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: Japoniera. IMDB Azpitituluak bat datoz bertsio honekin (nahiz eta linkaren izenburua gazteleraz egon, filmaren jatorrizko bertsioa da, japonieraz). Yaju.no.seishun.(La.juventud.de.la.bestia).(1963).(Japanese).HDrip.Xvid-AC3.by.FitoCorleone.avi (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Total Recall 1990

$
0
0
Marten matxinada independentista bat dago, Cohaagen diktadorearen aurkako borroka armatu eta guzti. Bitartean, Lurreko eraikuntzako langile bati Marte agertzen zaio ametsetan behin eta berriro. Halako batean, "memoria bidaiak" antolatzen dituen Rekall enpresara joko du, Marteko oporraldi bateko memoria txertoa egin diezaioten (hau da, esperientzia baten bizipenak, errealak bezain onak nonbait, baina izatez faltsuak direnak), agente sekretu baten rolean, gainera. Zuzendaria: Paul Verhoeven. Gidoia: Ronald Shusett, Dan O'Bannon, Gary Goldman. Jatorrizko istorioa: Ronald Shusett, Dan O'Bannon, Jon Povill (era berean Philip K. Dick-en ipuin batean oinarritua). Edizioa: Frank J. Urioste. Aktoreak: Arnold Schwarzenegger, Rachel Ticotin, Sharon Stone, Michael Ironside, Ronny Cox. Izenburua: Total Recall (en, fr), Desafío Total (es). Estekak: Wikipedia (eu) | Imdb Bertsio honetarako: Total.Recall.Mind.Bending.Edition.1990.720p.BluRay.x264.YIFY Abentura espazial kitsch samarrak, baina bere grazia dutenak: 2012an Colin Farrell-ekin egin zen remake-ak baino askoz grazia gehiago bai, behintzat. Bigarren horren azpidatziak zeuden hemen, kalitate txarrekoak gainera, eta film honekin ordezkatuak geratzen dira orain. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Thelma & Louise 1991

$
0
0
Thelma eta Louise lagunak dira, eta Arkansasen bizi dira, AEBetan, lehena etxekoandre moduan eta bigarrena jatetxe batean zerbitzatzen. Halako batean, autoa hartu eta lagun baten etxolara abiatuko dira eurak bakarrik, astebururako. Txangoa. berriz, hondatu egingo zaie, gizon bat saiatzen denean euretariko bat bortxatzen. Film honek sekulako arrakasta izan zuen orain 25 urte, kaleratu zenean. Gaur egun klasikotzat jotzen da, eta kultuzko pelikula feministen artean. Zuzendaria: Ridley Scott. Gidoilaria: Callie Khouri. Aktoreak: Susan Sarandon, Geena Davis eta Harvey Keitel. Estekak: Wikipedia | IMDb Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta: Thelma.and.Louise.1991.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG.mp4 (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Re: Theeb

$
0
0
Film honen beste sinkronizazio bat behar nuen, eta bide batez lehendik zeuden azpitituluak zuzendu egin dut. Hau da sinkronizazio berria: Theeb 2014 LIMITED INTERNAL BDRip.x264-DEPTH (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Der Himmel über Berlin (Wings of Desire) 1987

$
0
0
Damiel eta Cassiel (Bruno Ganz eta Otto Sander) bi aingeru dira. Berlineko jendearen bizitzen lekuko dira. Ahal dutenean, gizakien mina arintzen dute edo haien bizitzeko gogoa berritu. Damielek mundura jaitsi nahi du, baina horretarako bere hilezkortsunari uko egin beharko dio. Filmak harresia bota aurreko Berlin federala erakusten du eta gerraren aipamenak ez dira falta. Hiru hizkuntzatan dago grabatuta (alemana, frantsesa eta ingelesa), eta kolorea eta zuri-beltza nahasten ditu. Wenders zuzendariak Peter Handke idazle austriarrarekin batera idatzi zuen gidoia, eta haren olerki batekin hasten da filma. Zuzendaria: Wim Wenders; Gidoia: Wim Wenders, Peter Handke; Aktoreak: Bruno Ganz, Solveig Dommartin, Otto Sander, Curt Bois, Peter Falk; Argazkia: Henri Alekan; Musika: Jürgen Knieper. Estekak: Filmaffinity | imdb Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta (Criterion-en edizioa): Wings.Of.Desire.1987.1080p.BluRay.x264 (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

Re: Game of Thrones: jarraipena?

$
0
0
Lehenik eta behin mila esker egiten duzuen lanagatik! Galdera pare bat dauzkat: Game of... azpitituluekin jarraitzeko asmorik badu norbaitek (6. denboraldiko 3. atalaz aurrerakoez ari naiz) Bigarrena nire baldarkeria teknologikoagatik da, bigarren atala bitan jaitsi dut (bideoa) eta bietan zeukan aurreko ataletako laburpentxoa, horrek eragiten du azpitituluak behar baino beranduago sartzea... Badago modurik jaitsi aurretik jakiteko ea "laburpena" duen edo ez?

Re: Game of Thrones: jarraipena

$
0
0
Lehengo galderari baiezko erantzuna, noiz? ordea, ez da erraza erantzuten, beste lan batzuk tartekatzen direnean... Bigarren kontua errazagoa da: edo streming moduan ikusi (popcorn, kodi...) edo bestela zuk jaitsitako azpitituluak editatu eta dagokion hasiera eman. Kontua ez da konplexua, baina ez mezu batean azaltzekoa

Léolo 1992

$
0
0
Film hunkigarri honek maitasunak eta ametsek, testuingururik gogorrenean ere, bizirauteko balio digutela erakusten digu. Estreinatu zen unetik bertatik kultuzko pelikula bihurtua, zinema modernoan egin den haurtzaroaren ikuspegi gogoangarrienetakoa erakusten du, soinu banda bikainarekin lagundua. Sinopsia: Leo Lauzon 12 urteko mutiko kanadiarraren errealitatea itogarria da. Familia zeharo disfuntzionalean, bera da zentzunari eusten dion bakarrenetakoa, amets eginez, eta egunerokoa idatziz. Auzokide siziliarrarekin maiteminduta dagoenez, bera ere italiarra dela imajinatzen du, eta benetako izena Leolo Lozone duela; amets horrek mantentzen du bizirik. Zuzendaria: Jean-Claude Lauzon. Ekoizpena: Leon G. Arcand, Aimee Danis, Isabelle Fauvel, Doris Girard, Lyse Lafontaine, Robert Lantos, Claudette Viau. Gidoia: Jean-Claude Lauzon. Argazkia: Guy Dufaux. Antzezleak: Maxime Colin, Ginette Reno, Julien Guiomar, Pierre Bourgault, Giuditta del Vecchio, Gilbert Sicotte, Denys Arcand, Andrée Lachapelle, Yves Montmarquette, Lorne Brass, Roland Blouin, Geneviève Samson, Marie-Hélène Montpetit, Francis St-Onge. Babab aldizkarian. Bertsio honetarako: Jean-Claude Lauzon - Léolo (1992) (azpitituluen fitxategi erantsia barne)

The Vikings 1958

$
0
0
Ingalaterra erresuma txikien artean dago zatikatua, vikingoen nagusitasunaren aroan. Ragnar vikingoak eraso egin dio erresuma horietako bati, eta erregina bortxaturik, haurdun utzi du. Sasiko ume hori desterruan haziko da, eta patu bihurriagatik, Ragnarren fiordoan amaituko du esklabu gisa, Erik izenarekin. Jakin gabe anaiak direla, Erik lehian arituko da Ragnarren seme legezkoarekin, Einarrekin. Bitartean, plana piztuko da fiordoan Galesko printzesa Morgana bahitzeko. Zuzendaria: Richard Fleischer. Gidoia: Calder Willingham, Dale Wasserman. Jatorrizko eleberria: Edison Marshall. Aktoreak: Kirk Douglas, Tony Curtis, Ernest Borgnine, Janet Leigh, James Donald, Frank Thring. Narratzailearen ahotsa: Orson Welles. imdb | Wikipedia (eu). Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin: The.Vikings.1958.BRRip.XviD.MP3-RARBG Ez da 1950eko hamarkadako abentura film onena, baina bere une eta girotze klasikoak ditu, hala nola, barkatu espoilerra, amaierako hileta vikingoa. (azpitituluen fitxategi erantsia barne)
Viewing all 557 articles
Browse latest View live